XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gure testuinguruan bakoitzak duen lehen hizkuntza eragile garrantzitsua da euskararen erabileran. Euskararen erabileran eragiten duten aldagaien artean lehen hizkuntza dugu nagusietako bat. Nagusiki euskara erabiltzen dutenek lehen hizkuntzatzat euskara edota euskara eta gaztelera jaso dutenak dira; gaztelera lehenengo hizkuntza bezala dutenen artean gutxi dira euskara erabiltzen dutenak.

- Hizkuntz ordezkapena nerabezaroarekin batera dator. Adin honetan, askok euskaratik gaztelerarako hizkuntza aldaketa egiten dute. Honek euskaran trebatzea galerazten du eta euskaraz hitz egiteko eta idazteko ohitura eta erraztasuna galtzea dakar.

Neskek mutilek baino lehenago ematen dute urrats hau eta euskarara itzultzean" ere aurreratu egiten dira. Gazteek esan digutenez, honek euskararako ohitura finkatzea ekartzen du. Mutiletan, beharbada, berankorregi egiten da itzulera, adin txarragoan.

- Hizkuntza batean jarduteko erraztasuna erabilera baldintzatzen duen aldagaia da.

- Familiaren barnean euskararen erabilera handiagoa da belaunaldien artean, seme-alabekin, gurasoekin eta aiton-amonekin, belaunaldi berekoen artean, senar edo emaztearekin eta anai-arrebekin baino. Hau da, familia barneko harreman horizontaletan, bertikaletan baino euskara gutxiago erabiltzen da.

- Hizkuntz eredu euskaldunenak ere ezin du euskararen erabilera garantizatu.

- Deban egun, euskaraz buruturiko irakaskuntzaren beharra ezinbestekoa dugu euskararen etorkizuna ziurtatzeko.

- Oraindik orain euskara-eskola lotura oso sendoa da gazteen artean. Neurri handi batean euskara eskolarekin identifikatzen dute.

- Debako gazteen hizkuntz portaeren ezaugarri nagusia zera da: euskara maila nahiko altua den arren, eta hori nolabait irakaskuntzaren bitartez bermatua egon arren, erabilera oso baxua da. Euskara erabili ahal izateko, ezagupen maila ona behar dela ezin uka daiteke.

Baina batak ez dakar bestea. Hau da, bai familian, bai lagunartean, bai lan munduan, ezagupen maila egokia izateak ez du ezinbestez erabilera bermatzen Debako kasuan.